Edukira joan

Azken ordukoak

Stierkools taldeak bere lehen lana kaleratu du

ONDARROA

2009-07-03 | 18:22:00

Stierkools taldeak bere lehen lana kaleratu du

Ruben Osak, Julen de Diegok eta Urki Gojenolak osatzen dute taldea

Bernedok ahotsa eta kitarraren ardura du, De Diegok baxuarena eta Gojenolak bateriarena. «Taldea sortu zenean Gorka Aramaio eta Endika Beiro zeuden eta Ruben ez zegoen. Baina orain gu hirurok osatzen dugu Stierkools». 
Lehengo taldekideak atzean geratu badira ere, maketan beren izenak ere agertzen dira, eskertzen atalean.

4 erantzun

Moilako lanak gelditu egingo dira, Jaurlaritza auzotarrekin ados jarri arte

ONDARROA

2009-07-02 | 16:25:17

Moilako lanak gelditu egingo dira, Jaurlaritza auzotarrekin ados jarri arte

Kaltetuek ez dute onartu Jaurlaritzaren aseguru etxeak egin berri dien proposamena, arazoa ez delako errotik konpontzen.

Ondarroako Artibai ibaiaren ezkerraldeko moila eta pantalana eta eskuin aldeko moila egokitzeko proiektua gelditu egingo da, Jaurlaritza auzotarrekin adostasun batera ailegatu arte, behintzat. Ondorioz, hil amaierarako alde zaharra ibilgailuentzako zabalik geratuko da. Auzotarrek beren kexekin aurrera jarraitzen dute eta Zapato Azule aprobetxatuz, moilako etxeetako balkoietan Portu Zuzendaritzari eta oro har Jaurlaritzari dagokien erantzukizuna hartzeko eskaera egiteko kartelak eseki zituzten.

9 erantzun

Lekeitioko Gazte Triatloia egingo dute domeka goizean

LEKEITIO

2009-07-02 | 17:04:28

Lekeitioko Gazte Triatloia egingo dute domeka goizean

Goizeko 10:30etan hasiko dira gazteak igerian, bizikletan eta korrika egin beharko duten proban.

Gazteen triatloia antolatu dute Garraitz Kirol Taldekoek domekan goizeko 10:30etan. Parte-hartzaileek, kategoriaren arabera distantzia ezberdinak egin beharko dituzte ariketetan, igerian, bizikletan eta aringa-aringa. Maila jaiotze dataren araberakoa izango da.

Ez du erantzunik

Gazte akuatloia eta triatloi herrikoia antolatu ditu zapatuan Koaxi Triatloi Taldeak

ONDARROA

2009-07-02 | 17:00:55

Gazte akuatloia eta triatloi herrikoia antolatu ditu zapatuan Koaxi Triatloi Taldeak

Herritarren parte-hartzea espero da gehienbat. Akuatloia 11:00etan hasiko da, triatloia, berriz, 16:00etan.

Akuatloia eta triatloia egongo dira etzi laugarren aldiz Ondarroan Koaxi Triatloi Taldeak antolatuta. Akuatloia goizean izango da, triatloia, berriz, arratsaldean.
Parte-hartzea doakoa izango da, eta izena eman nahi duten guztiek, proba hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko dute Itsas-aurre n. 
Iazko moduan, batez ere herritarren parte-hartzea espero dute antolatzaileek. 70 lagun inguru bildu ziren orduan, eta aurtengorako ere antzeko kopurua espero dute.

Ez du erantzunik

AMOROTO

2009-07-02 | 16:51:36

Guztia dago prest Amorotoko San Martin jaietarako

Herritar askoren artean lan eginda ateratzen dituzte aurrera jaiok

Uztailaren 3tik 6ra izango dira aurtengo San Martin Jaiak Amoroton. Esan daiteke auzolanean oinarritutako jaiak direla, herritar askoren artean prestatzen eta aurrera ateratzen direlako. Jai Batzordean, gaur egun, 15-20 gazte batzen dira; 17 urtetik 35 bitartekoak. Aldez aurretiko antolaketaren ardura eurek daroe. Jaietan, berriz, txosnetako txandak egiten edo eta bestelako lanetan, 122 herritar ageri dira txandak zehazten dituen orrian. Beharra eta jaia, dena doa batera.

4 erantzun

$('#fade').cycle();

11barri.iragarkilaburrak.com

Iragarki berrienak

2009-06-15

Denetarik - Salgai

Orbea Sherpa salgai

 

Blogak

2009-06-16 14:17:19

Jon Fernandez | Ekilikua

Botuketak

Erantzunak: 0

2009-06-10 19:51:27

Jon Fernandez | Ekilikua

Ikusezazu

Erantzunak: 0

Agenda

JAIA


AMOROTO, - 2009-06-25

ZOZKETA

Jaiei Laguntzeko zozketa
MARKINA-XEMEIN, Barinaga - 2009-07-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

Irudia

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.

Bat-batean

Esaldia

Hil berri den Michael Jacksonen 'Billie Jean' abestiaren bertsioa egin zuen bere sasoian Ondarroako Hazurbaltz taldeak. Biniloan eman zuten, "ingelesez baino lehen watxiflu estiloan" sortua. "Gustuko genuen, bere base erritmikoa ikaragrria zen, eta errefe

Eztabaidak

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Hitzari diru publikoagaz lagundu behar zaiola uste duzu?

Lea Artibaiko Amankomunazgoa osatzen duten udal batzuek laguntza kendu diote Hitzari. Guztira, 35.000 euro.

Jasotako azken mezua:

2009-06-30

Udalek ateratako aldizkariak propagandistikoak eta desinformatiboak... eta zuena objetiboa eta garde...(+)

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.