Edukira joan

Agenda

Zinema

LEKEITIO - 2010-01-05tik 2010-03-26era

Nostromo zineklubak antolatuta, honako pelikulak eskainiko dira urtarriletik martxora.

Emanaldi guztiak barikuz eta 20:30ean izango dira Azkue aretoan.
Urtarrilak 22: “La leyenda del tiempo”( Isaki Lacuesta/Espainia/2006 )

Otsailak 5: “Kárhozat” ( Bela Tarr/Hungria/1987)

Otsailak 12: “Duel” (Steven Spielberg/A.E.B./1971)

Otsailak 19: “Real women have curves” (Patricia Cardoso/A.E.B./2002)

Otsailak 26: “The wind that shakes the barley” ( Ken Loach/Irlanda/Ingalaterra/Alemania/2006)

Martxoak 5: “Chinatown” ( Roman Polanski/A.E.B./1974)

Martxoak 12: “La mujer rubia” ( Lucrecia Martel/Argentina/Espainia/Frantzia/Italia/2008)

Martxoak 26: “Alexandra” ( Alexander Sokurov/Errusia/2007)

Batzarra

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2010-02-02tik 2010-04-13era

Lea-Artibai eta inguruko Esnearen Ligaren batzarra egongo da apirilaren 13an, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Batzarra

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2010-02-02tik 2010-05-04era

Lea-Artibai eta inguruko Esnearen Ligaren batzarra egongo da maiatzaren 4an, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Batzarra

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2010-02-02tik 2010-06-01era

Lea-Artibai eta inguruko Esnearen Ligaren batzarra egongo da ekainaren 1ean, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Musika

Mike Hammer and the taxi drivers-en kontzertua

MARKINA-XEMEIN, Uhagon Kulturgunean - 2010-03-01tik 2010-03-13era, 20:00etan

Mike Hammer and the taxi drivers taldeak kontzertua eskainiko du Uhagon kulturgunean martxoaren 13an, 20:00etan. Sarrerak 5 euro balio du, bazkideentzako 3 euro. Antolatzailea: Uhagon Kulturgunea

Antzerkia

Prest gaude! antzerkia

MARKINA-XEMEIN, Uhagon Kulturgunean - 2010-03-01tik 2010-03-20era, 20:00etan

Martxoaren 20an Prest gaude! antzerkia egongo da Uhagon kulturgunean 20:00etan Lakrikun antzerki taldearen eskutik. Sarrerak 5 euro balio du, bazkideentzako 3 euro. Antolatzailea: Uhagon Kulturgunea

KONTZERTUA

Friskis taldearen kontzertua

MARKINA-XEMEIN, Uhagon Kulturgunean - 2010-03-01tik 2010-03-27era, 22:30ean

Martxoaren 27an Friskis taldeak kontzertua eskainiko du Uhagon kulturgunean 22:30ean. Friskis taldea Baneteuanba eta Katei taldeetako kide izandakoek osatzen dute. Sarrerak 5 euro balio du, bazkideentzako 3 euro. Antolatzailea: Uhagon Kulturgunea

KONTZERTUA

Friskis taldearen kontzertua

MARKINA-XEMEIN, Uhagon Kulturgunean - 2010-03-01tik 2010-03-27era, 22:30ean

Martxoaren 27an Friskis taldeak kontzertua eskainiko du Uhagon kulturgunean 22:30ean. Friskis taldea Baneteuanba eta Katei taldeetako kide izandakoek osatzen dute. Sarrerak 5 euro balio du, bazkideentzako 3 euro. Antolatzailea: Uhagon Kulturgunea

Ikastaroa

LEKEITIO - 2010-03-02tik 2010-03-22era

Altzarien zaharberritze ikastaroa eskainiko dute Lekeitioko Kultur Etxean martxoaren 22an hasita, 18:30etik 21:00etara. Irakaslea Josu Xabier Erkiaga zaharberritzailea izango da. Izena Kultur Etxean eman daiteke, eta hamabi plaza daude. Prezioa 50 eurokoa da, eta hor sartzen da matrikula eta materiala.

Ikastaroa

AULESTI - 2010-03-09tik 2010-03-16era

Aulesti. Martxoaren 27an, 10:00etatik 14:00etara hezkidetza tailerra egingo da. Izena emateko epea hilaren 16ra arte egongo da zabalik. Horretarako, interesatuek Ilunzarrera edo Ubillanera joan beharko dute. Antolatzailea: zemendia

KONTZERTUA

LEKEITIO - 2010-03-10tik 2010-03-13era

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta udabarriko kontzertua eskainiko dute martxoaren 13an, zapatua, 20:30ean, Andra Mari elizan. Jose Maria Arregi abesbatza (Mungia), Bakioko abesbatza, Lirain Txiki eta Gazte Abesbatza (Gorliz) eta Lekeitioko abesbatza izango dira bertan.

Lehiaketa

LEA-ARTIBAI - 2010-03-10tik 2010-03-15era

Lea-Artibai. III. Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko izena eman daiteke martxoaren 15era arte, Lea-Artibai Garapen Agentziaren Ondarroa, Lekeitio edo Markina-Xemeingo bulegoetara joan edo deituta, edo blarrinaga@leartibai.com helbidera idatzita.

Zinema

LEKEITIO - 2010-03-10tik 2010-03-15era

Honako emanaldiak egongo dira asteburu honetan Ikusgarri zinean. Up in the air pelikula eskainiko dute zapatuan 19:30ean eta 22:00etan, domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean. Domekan 17:30ean, Igelak eta zapoak eskainiko dute umeentzako.

Jaiak

LEKEITIO - 2010-03-10tik 2010-03-13era

ZER ESANA EGUNA MARTXOAREN 13AN
Goizean goiz. Dei eittekuak kalerik kale eta herriaren apainketa. ]11:00etan. Koadrilak plazan batuko dira eta pregoia irakurriko da. Ondoren, errezeten banaketa eta ]14:30. Errezeten aurkezpena. Goiz osoan animazioa egongo da plazan.
]15:00. Sari banaketa eta bazkaria.
]Bazkalostean. Argazki erraldoia eta ezustekoa eta ondoren poteo berezia.
]Gauean. 01:00etan, pantaloi eta kantzontzilo lasterketa.

Erakusketa

LEKEITIO - 2010-03-10tik 2010-03-13era

Zer Esana taldeak hamar urteko ibilbidea batu du erakusketan. Martxoaren 10etik 13ra, arratsaldeetan, Barandiaran aretoan.

Erakusketa

LEKEITIO - 2010-03-10tik 2010-03-28era

Ezker abertzaleak plan orokorrari buruzko erakusketa antolatu du. Lekua. Kultur etxeko Eskolape aretoa. Egunak. Martxoak 13, 14, 20, 21, 27 eta 28. Ordutegia. Zapatuetan 12:00etatik 14:30era eta 19:00etatik 21:00etara. Domeketan, 12:00etatik 14:30era arte.

Batzarra

AULESTI, liburutegian - 2010-03-12, 20:30

Aulestin, martxoaren 12an, 20:30ean, liburutegian, Leatarren Eguna antolatzeko batzarra egingo da.

Antzerkia

Antzezlana

ONDARROA, Kofradia Zaharrean - 2010-03-12, 20:30ean

Martxoaren 12an, barikua. 20:30ean, King-Kong neska antzezlana egongo da, Kofradia Zaharrean. Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan. Prezioa 2 eurokoa da. Ekitaldia martxoaren 8aren inguruan antolatu dute. Antolatzailea: Ondarroako Udala

Jaiak

AULESTI - 2010-03-12

Aulestin, martxoaren 12an, 20:30ean pintxo jana egongo da Ubillanean. Buzoi bat ere egongo da, Zemendia Elkarteak egin ditzakezkeen ekimenak proposatzeko. Ostean, Lekeitioko emakume taldeak Maria Errauskinek ez dau galeperrik jan nahi antzezlana egingo du. Antolatzailea: Zemendia. Antolatzailea: zemendia

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.