Edukira joan

Elkarrizketa Digitalak

Xabier Urberuaga

Xabier Urberuaga

Pilotaria

2009-05-01 - 11:00

Bigarren mailako Binakako Txapelketa irabazi berri, Lehen mailako Buruz Buruzko Txapelketa jokatzen ari da aulestiarra. Retegi Biri eta Beginori irabazita, maiatzaren bigarren asteburuan Aimar Olaizola edukiko du aurrez aurre.

Erantzundako galderak:

1

G. zer da pelotatik geixen gustetan jatzune? markiņeku

E. Esku pelota oso kirol konpletoa da eta uste dut oso gomendagarria edozein umerentzat. Nik ume ume umetatik jolastu izan dot eta gure artean duen inportantzia oso handia da. Eta ni orain pelotako alde politena ezagutzen nabil.

2

G. lelengo eta behin zorixonak parejatako txapelagaitxik. Zer zentitzen da Aimar Olaizolan moduko pelotari baten kontra jokatutekun?ŋ markiņe

E. Urte askotako lanak,bere emaitzak eduki dituela eta satisfazio handia eta poz izugarria. Kirolean momentu txar asko pasatzen da baina lan egin eskero momentu onak ere etortzen dira.

3

G. MAGISTERITZA IKASI DOZU, EZ DAUKAZU MAISU LANETAN HASTKO ASMORIK? zERGATIK? ESTI

E. Magisteritza orain dela bi urte bukatu nuen eta jarraian bilboko Begoņazpi ikastolan hasi nintzen lanean eta bertan jarraitzen dot klaseak emoten,eta gustora gainera.

4

G. Zer taktika erabiltzekotan hago? Sake-remate?? Nik hire modun, heure pelotak elejitzie be berari itxiko neutzen (pa txulo...).

E. Ez da erreza jakiten zein taktika erabiliko dudan, baina uste dut, nire betiko taktika erabiliko dudala, peloteoa eta aukera dudanean dejada bota. Eta pelotak aukeratzea berak? Neure pelotekin ere nahiko lan edukiko dut...

5

G. Zein ikustezu preparauen txapelketi irabazteko? KRESALA

E. Orain arte ikusi danagaz Irujok emoten dau momentu onean dagoela. Bera eta Aimar izango dira faborito nagusiak (beti ere niri irabazten badit).

6

G. Etxeko lanik egiten al duzu (pasilloa garbitu, sukaldea garbitu...) ? katxipu

E. Egian esan oso gutxi.Lanagaz eta pelotako entrenamentuekin denbora gutxi edukitzen dut beti eta gainera suerte eduki dut horretan ama eta amuma arduratu izan baitira.

7

G. Zenbat urte daramazu pelotan? Iratxe Sotil

E. Txiki-txikitatik nabil pelotan.Gogoratzen naiz 2-3 urterekin ere sukaldean eta terrazan ibiltzen nintzela pelotagaz jolasten. Lehenengo partidua 7 bat urterekin jokatu nuen.

8

G. ola urberuaga ! zu nire faboritoetako bat zara. Ni ere Markinako esku pilota taldean nabil, eta zuk egun batean takoak egiten erakutzi zenidan. Hurrengo partiduan ea irabazten duzun . Aurreko egunean ez duzu juergarik botako ez?. mikelansola

E. Aspaldi honetan juerga gutxi botatzen nabil. Egia esan ez naiz oso juerga zalea. Azkena bigarren mailako txapela ospatzeko egin nuen.

9

G. kaixo Urberuaga! noIz Hasi zinen pelotan? lianet isacc

E. (Beste galdera batean erantzunda)

10

G. Zeinek erakutzi zizun takoak egiten ? adrian muņoz garcia

E. Takoak ipintzen norberak ikasten du. Pelotari bakoitzak bere era dauka eta bakoitzari komeni zaion eran jarri behar da.

11

G. kaixo Urberuaga ! zeinek erakutzi zizun takoak egiten? nik ere zuk erakutsita dakit mikel Etxabe

E. (Beste galdera batean erantzunda)

12

G. zenbat txapel jazo diuzu? unai zuazo

E. Profesional mailan bi txapel ditut. Biak bigarren mailakoak, bata banakakoa eta beste binakakoa.

13

G. kaixo,nork irakutzi zizun ezku pelotan? Garazi onaindia arrizabala

E. Maisu asko eduki ditut pelotan baina azpimarratzekoak aitte eta aittitte izan dira.

14

G. noiz erosi zenuen lehen pelota julen bereziartua

E. Ez dakit noiz erosi nuen lehen pelota baina ziur oso txikia nintzela izan zela.

15

G. nik nahiko nuke zu kontra AIMAR Etxebarriko frontoian ikustea? UNAI Aierdi

E. Etxebarritik oso hurbil jokatzen dot Aimarrekin, Eibarren. Badakizu animatu eta joan! Eta bestela esan alkateari jaietan jartzeko Aimarren aurkako partidua!

16

G. Ze motatako entrenamentuak egiten dituzu? Maialen Arrieta

E. Lanean nabilenez denbora gutxi daukat entrenatzeko baina saiatzen naiz frontoiko eta gimnasioko entrenamentuak egiten. Gimnasioko entrenamentuetan pesak eta korika saioak egiten ditut.

17

G. Zenbat pilota partidu egin dituzu zure bizitza guztian? idaira

E. Guztira ez dakit baina profesionaletan laureunetik gora behintzat.

18

G. Guztatzen zaizu etxebarriko frontoia entrenamentuak egiteko? Geneva muņoz .

E. Astearteetan markinako pelota eskolako gazteekin monitore bezala entrenamentuak egiten ditu bertan, eta nahiko frontoi polita da.

19

G. zenbat denbora ematen duzu egunero entrenamentoan? Maitane Iriondo

E. Frontoiko entrenamentuetan ordu eta erdi gutxi gorabehera eta fisikoa lantzen dudanean bi ordu inguru.

20

G. Markinako frontoia gustatzen al zaizu jokatzeko? Aitzol Azpiazu

E. Profesionaletara heldu arte partidu asko jokatu ditut Markinako frontoietan, bai txikian eta bai handian.Txikia polita da baina pelota motelekin jokatu behar da eta handia ez da esku pelotarako egokiena.

21

G. Aupa Xabier: Inoiz amestu dozu Olaizola IIren aurka jokatzigaz?ZORTE ON! Aulestittik

E. Amestu gauza asko egiten dira baina errealista izan behar da beti pentsatu dut oso zaila izango zela. Baina aurten nire joku onarekin eta surte apur bategaz Aimarren kontra jokatzeko aukera izango dut.Ea ez den azken aldia.

22

G. Txapela buruen eta zure ametsak frontoien, behin irakurri neban Irujogaz jokatzie ametsa zala zer sentidu zendun, partidue amaitzu eta zuk be autografo eske??? Jarraitzailea

E. Irujogaz jokatu eta gero,partiduko pelota bat hartu nuen eta firmatzeko eskatu nion. Urte batzuk barru rekuerdo polita izango da. Nire denborako pelotari onenetako batekin jokatu nuela esan ahalko dut.

Egindako elkarrizketak

Ion Ansotegi

Ion Ansotegi
Realeko futbolaria

2010-07-07

Eneritz Alkorta

Eneritz Alkorta
Arraunlaria

2010-05-11

Felix Espilla

Felix Espilla
Zestalaria

2010-02-15

Iņigito

Iņigito
Txapelpunk taldeko abeslaria

2009-12-22

Kemen Lertxundi

Kemen Lertxundi
Musikaria

2009-11-18

Iratxe Ibarra

Iratxe Ibarra
Bertsolaria

2009-10-16

Xabier Urberuaga

Xabier Urberuaga
Pilotaria

2009-05-01

Eņaut Zubikarai

Eņaut Zubikarai
Realeko atezaina

2009-03-04

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'
Bertsolaria

2008-09-19

© 11barri S.L. - Okamika Goikoa baserria (zerbitzuen eraikina). Okamika Industrialdea, 1. 48289 - GIZABURUAGA - Tel.: 94-684 44 36
Faxa: 94-684 44 33 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.