Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2010ko martxoak 15, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Joxe Mari Lejardi 'Gabixola'

Joxe Mari Lejardi 'Gabixola'

2009-06-26 -

ETB1eko 'Etxekaltetarrak' saioko partaidea, Amalloko Jai Batzordeko kidea... berba batean esateko, saltsa guztietako perrexila.

Erantzundako galderak:

1

G. Kaixo: Badakit Amalloko Goizaldeko Bertsolarien Txapelketako sortzaileetako bat zarela. Nola gogoratzen dituzu hasierako saioak, zer giro egoten zen, partaideak nortzuk izaten ziren eta anekdotaren bat? Kepa

E. Tabernetan bertsotan, parranda bete-betean egiten zenaren ondorio bat izan zen. Markinan, Ondarroan, Lekeition... eitten genduna egitaraura eroatea. Benetan gogorapen oso goxoak, barregarriak... ditut. Azken batean, bertsolari nahi izen eta lortzen ez gendun giroko koadrilie ginen, baina duintasunez.

2

G. Zer deritzozu Amalloko jaiak eta Oletakoak aurten batera ospatu izanak??? Lucia Elordi

E. Ez gustukoa,baina Amallon daroagun dinamika rock jaialdiari buruzkoa dalez arrisku handikoa, berba egin gendun Oletakoekin, eta ondo konpondu ginen.

3

G. Bizkaitxar bertsolaririk konpletuena nor da zuretzat? zegaitxik ezta bizkaiera geixaua erabiltxen bertsolaritzan? ANE

E. Handiena Amuriza da. Batez be, bizkaiera eta euskararen inguruan bertsolaritzari emon deutson iraultzagaitti. Hortik miresten dot bera. Gaur egunean, neure gustukoa Unai Iturriaga da. Bizkaiera gehixa zegattik eztan erabillten? Neure pekatue be bada, ez bertsotan, baizik eta publikoki be aritzen nazenien. Izen leike konturetu gabeko konpleju bat. Halan da be asko hobetu gara.

4

G. Gabixola,ze ixan zan lenengo "etxekaltetarrak" izena ta gero kastiņa ala bestelaik lenengo kastiņa ta gero izena? Rosa

E. Lelengo kasting-e eta gero izena. Lelengo elkartera jun ginen, eta izena erabaki barik zegoen. Nun, eta elkartearen izena Etxekalte. Aproposa.

5

G. Zure lagun gixonezkuk, bazkaldu te gero kotxi hartuban, ardau eran da gero... hurrengoako programi amaitzeko beste era bat topabizeunkela pentsaten dot, hau abiso morun, telebisiņoik ejemplu emon birdabelako. Makallaun kokotxak zelan gustaleikez gexa?? ajajaj weno on serixo. Ondarrun programaik etxeko espeantzaik baakazue?? Beti jatekuai buruz ixangoraŋ? Zelan okurriuatzuen holako programi etxi?? etxas dakazue ez?? jan eran da gaņea kobra ... neupe nahidot jaja. Benga suerte aber erantzutezun. kataplin

E. Bai, egixe da edan eta gero kotxi hartzen dabela, baina normalien irudixetan ikusten diren gauzak trukauek eta guzurrek izeten dire. Hau be holako kasu bat da. Neube ondino ezpanaz agertu be, puru erretzen agertuko naz. Makallau kokotxak zelan gustau gehixa? Bizixauek dilako. Programi eitxie ez jakun guri okurridu, Orio produkzioko lagunei baino. Oinarrizko idei da Euskal herriko txokoetan eitten da sukaldaritzi agertzie, era dibertigarri baten.

6

G. 50 urte beteak izan arren, 25 urteko baten bitalidade hori nondik ateratzen duzu? Apalatei

E. Lelengo eta bat, bizitasune galtzen juten da, ez dauket lengo bizitasunik. Baina lanerako be eztauket lengo indarrik, eta derrigorrez jun enbiot bizi izeteko. Herrigintza eta, batez be, gure euskararen herrigintza ezin leike zaletasun moduan hartu, milaka urtean bizitzea lortu daben herri batek hain arerio handiak eukiaz, nahi eta nahi ez sakrifizioak eskatzen ditu. Eta zure bizitzaren osotasunean kokatzen da hori ere. Deitu nahi baduzu kontzientzia eukitzea, militantzia... inundik ere ez zaletasuna.

7

G. Jaioterrik alde zenuen arren ezin egon Amallora joan barik ezta? Xabier sololuze

E. Bera da sustraixe eta nire bizitzako oinarrixe. Hantxe ikasi neban gauza handixek einbarik norberan ingurukuen elkartasune eta auzuek eukezan baliabidiek aurrera ateratzen, eta gero horrek Euskal Herri osorako be bardin-bardin balio zuela. Horregatik, Amallok hankak hasierako lekuen eukitten laguntzen doste.

8

G. zeinj da zutzako armosurik eta egokixena eguna ondo pasetako? Maribat

E. Esnie zopakin. Eta handik ordubetera, kafetxo bat.

9

G. Nundik jatortzu etorrixe? Noiz hartu ete zendun lehenengoz mikro bat esku artien? Bitxori

E. Etorrixe berezkue da, ezteuko bape merittorik, rubixu izeti lez, igual-igual. Mikrofonoa 13 urtegaz hartu nuen lelengoz.

10

G. Nundik atarateok astixe kamioien orduek sartu eta gero hainbeste saltsatan ibiltteko? Ze bidai klase eitteok? Zer eitteok bidaia luzietan entretenitzeko? Badaukek astirik egonien egoteko? Kamioilari

E. Ba, kamioien, ordu asko jarritxe eittettuk. Eta konzentrauta jun biher duan arren bidien, badittuk bide luze eta zabalak, patxadaskuek, ideia mordo bat sortu eta, esku libreko telefonoa bertan dudanez, antolatzeko.

11

G. Nondik nora jaso zenuen telebistako saioan egoteko proposamena? MARI SORGIN

E. Deittu ein eustien Orio produkziokoek ia era horretako sukaldaritza eta saltsa apurtxu bat euken programa baterako prestatuko nitzen. Esperientzia barri baten modun, baietz esan neutzen.

12

G. Kamara aurrean aritzeko arazorik ez al daukazu? MARI SORGIN

E. Konzentraziņoie lortu bide, nahiz eta kamarak aurrien egon, ez baleude modun funtzionatzeko. Ezta erreza, baina lortu leike.

13

G. Momentura arte, non zehar ibil zarete? Eta zer izan da gehien gustatu zaizuna? Eta gutxien? MARI SORGIN

E. Momentura arte izan gara Mutrikun, Azpeittin, Itsasondon, Abadiņon, Lekitton, Zarautzen, Idiazabalen, Arraiotzen eta hurrengo astean izango gara Goizuetan. Gehien gustatu zaizkidanak izan dira sukaldariek egiten daben janari goxua eta sekulo uste ez naban trainera baten erremutan ibilttie.

14

G. Saltsa guztietako perrexila zarela diote zure aurkezpenean. Ados? MARI SORGIN

E. Agian bai. Baina perrexilak bere tokea emoten dau, bere indarra dauke.

15

G. Lobik txapela eskainiotzun Amallon. Hurrengu zeuk eskainikotzezu berai? xemeindarra

E. Bai, oso gustora. Benetan hunkigarrixe izen zan. Gainera, aittegandik jaso gendun bertsozaletasune, eta anaia eta biok ibili ondoren, gure loba batek gu baino askoz honeto eitxie eboluziņoaren mejoran sartu leike.

Egindako elkarrizketak

Felix Espilla

Felix Espilla
Zestalaria

2010-02-15

Iņigito

Iņigito
Txapelpunk taldeko abeslaria

2009-12-22

Kemen Lertxundi

Kemen Lertxundi
Musikaria

2009-11-18

Iratxe Ibarra

Iratxe Ibarra
Bertsolaria

2009-10-16

Xabier Urberuaga

Xabier Urberuaga
Pilotaria

2009-05-01

Eņaut Zubikarai

Eņaut Zubikarai
Realeko atezaina

2009-03-04

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'
Bertsolaria

2008-09-19

Ana Elordi

Ana Elordi
Aktorea

2008-07-24

Gorka Ostolaza

Gorka Ostolaza
Bertsolaria

2008-06-23

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.